«Ingurumenaren iraunkortasuna garapenerako lankidetzan: Gipuzkoako lurraldearen azterketa», Iker Etxanorekin

HASIERA: abendua 18, 2024
BUKAERA: abendua 18, 2024
NON: Gunea Aretoa (Gipuzkoako Foru Aldundia)
ORDUTEGIA: 10:00-12:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa, Jardunaldia/Kongresua/Topaketa, Tailerra/Formakuntza

Ingurumenaren iraunkortasuna garapenerako lankidetzan: Gipuzkoako lurraldearen azterketa jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, Hegoa Institutuaren eskutik, eta Iker Etxano Gandiriasbeitia hizlari izango delarik.

Nori zuzenduta: Gipuzkoako Foru Aldundiko politikariak eta teknikariak, bereziki, Jasangarritasuna eta Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirola Departamentuak eta GGKE-ak.

Izen-emateak: lankidetza@gipuzkoa.eus


Ingurumenaren iraunkortasuna garapenerako lankidetzan: Gipuzkoako lurraldearen azterketa lanean, Gipuzkoako garapenerako lankidetzan ingurumen-iraunkortasuna integratzearen diagnostikoa egin da. Diagnostiko horren emaitzetatik abiatuta, hainbat gomendio aurkezten dira, eta horiek baliagarriak izan daitezke etorkizun hurbilean lurralde honetako lankidetzaren esparruan ahalik eta jardun-ildo eraginkorrenak ezartzeko.

Aztertutako esparruetako emaitza nabarmenenak honako hauek dira:

  • EAEko eta, oro har, Gipuzkoako plangintza-tresnetan ingurumen-iraunkortasunaren presentzia marjinala da. Ingurumen-ikuspegia ez da zeharkakoa, eta, gainera, ingurumen-jasangarritasuna bat dator iraunkortasun ahularen printzipioarekin.
  • Lankidetza-proiektuen orientazioa eta noraino iristea, oro har, nahiko mugatua da ingurumen-iraunkortasunari dagokionez.
  • Oro har, bai GGKEek bai administrazio publikoak borondate handia dute lankidetzan ingurumen-jasangarritasuna gehiago integratzeko eta indartzeko aldaketarako.