Inkesta: kontsumo arduratsua eta enplegu duina

HASIERA: martxoa 17, 2025
BUKAERA: martxoa 23, 2025
NON: Online
ORDUTEGIA:

Beste bat

Egoaizia eta Paz y Solidaridad Euskadi elkarteak, Saretuz Sarearen laguntzarekin, kontsumo arduratsuari eta horrek enplegu bidezkoago eta jasangarriagoa bultzatzean duen eraginari buruz Donostiako herritarrek duten ikuspegia eta ohiturak ezagutzeko inkesta bat egiten ari dira.

Zure parte-hartzeak Donostian ekonomia solidarioagoa eta kontzienteagoa bultzatzen lagunduko du. Gainera, parte hartzen baduzu, Saretuz Mapako saltokietan gastatzeko 75 euroko bonu baten zozketan sartuko zara.

Martxoaren 23ra arte duzu parte hartzeko aukera, esteka honetan:

https://forms.office.com/r/gBMMwYbYBM

Eskerrik asko parte hartzeagatik! ✨