HASIERA: martxoa 24, 2025
BUKAERA: martxoa 24, 2025
NON: Bilborock - Muelle de la Merced, 1 (Bilbao)
ORDUTEGIA: 18:00-20:00

Martxoaren 21a Arraza-diskriminiazioaren aurkako Nazioarteko Eguna denez, Bilboko Udalaren Zurrumurruen Aurkako Estrategiatik jardunaldi bat antolatu dute martxoaren 24rako, astelehena, 18:00etatik 20:00etara Bilborocken (Mesedeetako Kaia, 1).
Izen-ematea: amekadi@gmail.com.
18:00 – 18:50 – Zurrumurruen aurkako bakarrizketa – Yo no soy racista, pero manzanas traigo
Ikuskizuna hasi da, eta ikusle-kopuru handia duen telebista-eztabaida batean gaude, publikoaren artean. Saio honetako gonbidatuak arrazakeriaren osagai nagusiak dira: Beldurra, Gorrotoa eta Zurrumurrua. Pertsonaia horiek gaurkotasunari eta herritar arrunten kezkei buruzko iritziak trukatuko dituzte. Hori guztia bideratuko duen aurkezleak kazetaritza profesionala eta gardena defendatzen du. Hori dio berak behintzat. Zuzeneko “prime time” programa honetan, publizitate-tarteak, kirol-atala eta sorpresa gehiago.Komedia absurdoa da. Aktoreak hainbat pertsonaia antzezten ditu, irudimenezko telebista-plato bat sortzeko, baina absurdo oso hedatu eta erreala jorratzen du: arrazakeria.Isilik, mesedez… Hastera goaz!
18:50 – 19:30: Sentsibilizaziorako eta arrazakeriaren zein diskriminazioaren prebentziorako tokiko ekimenak
Parte-hartzaileak:Â VI. Eskola Antiarrazista, Ongi Etorri Zinema proiektua, Zurrumurruen Aurkako Estrategia eta EraBerean Sarea.
Jardunaldiaren bigarren zatian, sentsibilizaziorako eta arrazakeriaren eta diskriminazioaren prebentziorako tokiko ekimenak zuzenean ezagutzeko aukera izango dugu, hala nola: VI. Eskola Antiarrazista, Ongi Etorri Zinema proiektua, Zurrumurruen Aurkako Estrategia eta EraBerean Sarea.
19:30 – 19:40: Gazteentzako Arrazakeriaren Aurkako Ahalduntze Eskola
Era berean, Inmigrazio Gaietarako Bilboko Kontseiluko Gazte taldeak gazteentzako Arrazakeriaren Aurkako Ahalduntze Eskolaren inguruko informazioa emango digute. 2024. urteko parte-hartze bidezko aurrekontuen bidez babestutako proiektua da.
19:40h – 20:00: Eztabaida publikoa
Bukatzeko, entzuleekin solasaldiarako unea edukiko dugu.