Jardunaldia: Hezkuntza klimatikoa. Jasangarritasuna ekinean

HASIERA: abendua 1, 2023
BUKAERA: abendua 1, 2023
NON: BBK Udaibai Zentroa (Busturia)
ORDUTEGIA: 9:30 - 13:45

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Jardunaldiak abagunea eskaini nahi du jasangarritasunerako hezkuntzan lan egiten duten hainbat euskal eragilek ahalduntzearen eta hezkuntza klimatikoaren inguruan sakondu eta hausnarketa egin dezaten, eta gertuko esperientzia berritzaileak eta funtzionatzen dutenak ezagut ditzaten.

UN Etxeak sustatu du jardunaldia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarekin eta BBK Klima erakundearekin lankidetzan, eta helburu nagusia da gaur egungo testuinguruan klimaren aldeko hezkuntzak duen garrantzia ezagutzea, praktikan nola jarri aztertzea eta, aldi berean, ildo horretako esperientzia arrakastatsuak ezagutzea, hezkuntza klimatikoan aurrera egiteko, ezagutzaren, ahalduntzearen eta ekintzaren bidez.

Helburuak

  • Aurrera egitea hezkuntzan, kontzientziazioan eta ahalduntze klimatikoan, ekintzara pasatzeko, ezagutza aurreratuaren eta hezkuntza-esperientzia eraldatzaileen bidez.
  • Hezkuntza-ikuspegi berritzaileak eskaintzea eta hezkuntza formalaren, ez-formalaren eta informalaren programa pedagogikoak hobetzea.
  • Lankidetza, elkarrizketa eta esperientzien trukea sustatzea, ezagutzaren eta hezkuntza eraldatzailearen bidez hezkuntza klimatikoan aurrera egiteko.

Nori zuzendua

  • Hezkuntzaren eta/edo garapen jasangarriaren arloko eragileak, esparru formalekoak nahiz informalekoak.

 

Zain izango gaituzue!