Jardunaldia “Komunikazio eta hezkuntza klimatikoa: emozioen eta ekintzaren bidez ahalduntzea”

HASIERA: azaroa 28, 2024
BUKAERA: azaroa 28, 2024
NON: BBK Udaibai Zentroa (Busturia)
ORDUTEGIA: 9:00-14:00

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Datorren azaroaren 28an “Komunikazio eta hezkuntza klimatikoa: emozioen eta ekintzaren bidez ahalduntzea” jardunaldia antolatu dugu BBK Urdaibai Zentroan.

Jardunaldia azaroaren 28an egingo da, Hezkuntza Klimatikoaren Mundu Egunean, eta hausnarketarako, ikaskuntzarako eta ekintzarako gunea izan nahi du. Aurrean ditugun erronkei helduko diegu; besteak beste, nola komunikatu eraginkortasunez klima-aldaketari loturiko informazioa, zer garrantzi duten emozioek trantsizio ekosozialean eta nola ahaldundu litezkeen herritarrak ekiteko gai izan daitezen.

Ekitaldiak hainbat gako eta tresna praktiko eskainiko ditu, errazagoa izan dadin erresonantzia emozional handiko narratiba inklusiboak sortzea eta klimari loturiko konponbide eraldatzaileen aldeko mobilizazioa sustatzea.

Helburuak

  • Ekintza klimatikoa sustatzea, herritarrak mobilizatzeko eta ingurumen-arloko erronkei aurre egiteko estrategiak emanez.
  • Ingurumenari loturiko komunikazioa eraginkor egitea, formatu, tresna, euskarri eta kanal berritzaileak aztertuz.
  • Ingurumen-arloko hezkuntza-eredu bat garatzea, ikuspegi emozionala barne hartuko duena, ekodependentzia eta interdependentzia erdigunean jarriz.
  • Ahalduntze klimatikoa eta parte-hartzea sustatzea, ekoantsietateari aurre egiteko ikuspegi ludiko, kultural eta komunitarioen bidez.
  • Narratiba berriak eraikitzea, trantsizioa bidezkoa izan dadin bultzatuko duten diskurtso alternatibo eta jasangarriak sortuz, erruduntasunaz diharduten kontakizunak atzean utzita.

Nori zuzendua

  • Ingurumenarekin, komunikazioarekin eta hezkuntzarekin loturiko diziplinetako ikasleak.
  • Hezkuntza-arloko profesionalak eta irakasleak.
  • Kazetariak eta komunikabideetako profesionalak.
  • Jasangarritasunean eta komunikazio klimatikoan interesa duten bestelako profesionalak.
  • Oro har, krisi klimatikoan eta ingurumen-hezkuntzan interesa duen publikoa.

 

Zain izango gaituzue!

 

Irudia: Freepik