Erakundeen barruko genero lanari buruzko jardunaldiak: «Entzuten al da emakumeen ahotsa?»

HASIERA: abendua 12, 2024
BUKAERA: abendua 12, 2024
NON: Hika Ateneo - Ibeni Kaia, 1 (Bilbo)
ORDUTEGIA: 09:15-16:00

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Bederatzigarren urtez jarraian, eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak generoaren arloan erakundeen barnera egindako lanari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte abenduaren 12an Bilboko Hika Ateneoan, 9:15etik aurrera. Izena eman daiteke formulario honen bitartez edo genero@ongdeuskadi.org helbide elektronikora idatziz.

«Entzuten al da emakumeen ahotsa?» izenburupean, erakundeek emakumeen parte-hartzean sakontzen jarraituko dute, garapenerako lankidetza bidezkoagoa, berdinzaleagoa eta osoagoa izateko, bai eta ikuspegi intersekzional zabalagoa izateko ere. Iazko jardunaldietan beste urrats bat ematea planteatu zen, emakumeen bertaratzetik parte-hartzera aurrera egiteko; hori dela eta, saio honetan aztertuko da, bertaratzetik eta espazioetan parte hartzetik harago, emakumeak entzuten eta kontuan hartzen ote diren.

Inaugurazio-hitzaldia Nava San Miguel generoan eta garapenean nazioarteko adituak emango du, eta zalantzan jarriko du genero-ikuspegiarekin lankidetza feministagoa izatea lortu ote den. Ondoren, Mujeres en la Diversidad elkarteko Francy Fonseca, lankidetza feministan aditu Clara Murguialday eta Pikara Magazineko koordinazio-taldeko Maria Angeles Fernandez bilduko dira emakumeen ahotsa entzuten ote den eztabaidatzeko.

Jardunaldiek bizipen-tailer batekin jarraituko dute, Sara Alvarez terapeuta sozial eta bideratzailearen laguntzarekin. Eguna bukatuko da Hiruki Larroxa kooperatibako kide Ibai Fresnedoren eta Farapi Koop elkarteko kideen arteko solasaldi batekin.