Kaleko ekintza – Uraren eguna

HASIERA: martxoa 1, 2025
BUKAERA: martxoa 22, 2025
NON: Vitoria-Gasteiz
ORDUTEGIA: 11:00-13:00

πŸŒπŸ’§ URAREN MUNDUKO EGUNA – DÍA MUNDIAL DEL AGUA πŸ’§πŸŒ

Hurrengo martxoaren 22an, Uraren Munduko Eguna dela eta, Gasteizen ekimen berezi batean parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Bertan, uraren garrantziaz eta haren kudeaketa jasangarriaz hausnartzeko aukera izango dugu.

πŸ“… Data: Ostirala, martxoaren 22a
πŸ“ Lekua: Korreosen plaza, Vitoria-Gasteiz
πŸ•š Ordutegia: 11:00 – 13:00

🏞️ Jarduerak

  • Haurrentzako jolasak, dibertituz ikasteko
  • Photocall, une bereziak harrapatzeko
  • Mural parte-hartzailea
  • Erakusketa, uraren eta gure bizitzan duen eraginaren inguruan
  • Informazio mahaia, zalantzak argitzeko eta ezagutza partekatzeko

🌎 Guztiontzako ekitaldia

Ekitaldia Colombia Euskadi eta Haaly Pular erakundeekin elkarlanean antolatu da, Vitoria-Gasteizko Udalaren laguntzarekin. Kontzientziazio eta ikaskuntza espazio bat sortu nahi dugu, non haur zein helduek uraren garrantziaz hausnartu ahal izango duten, bizitzarako ezinbesteko baliabide gisa.

πŸ’™ Zure zain gaude egun berezi hau ospatzeko!

πŸ“’ Ez galdu eta lagundu mezua zabaltzen!