Klimaren larrialdia: lankidetza deszentralizaturako erronkak

HASIERA: ekaina 7, 2023
BUKAERA: ekaina 7, 2023
NON: Sabino Arana Fundazioa
ORDUTEGIA: 09:30

Klimaren larrialdia, genero-desparekotasunarekin batera, gure garaian bizi dugun erronka nagusienetakoa da. Guztien bizimoduak mehatxatzen ditu,oro har, eta oso bereziki emakumeen eta neskatoen osasuna eta  segurtasuna. Desparekotasunak, berez, zaurgarritasuna eragiten duenez, erronka hau are ageriago agertzen da Afrikako kontinentean.

Alderdi akademikoan genero,parekidetasun eta klima aldaketaren arteko  harremanak argi geratu badira, ezinbestekoa da lankidetza deszentralizatu batean pentsatzea, erronka honi heltzeko eta gauzatu beharreko ekintzetan berritzeko.

Euskadiko esperientzian oinarri hartuta, hausnarketa hau eraman nahi dugu Afrikako errealitatera, non euskal lankidetza-eragileek erakundeen baliabideak eta baliabide ekonomikoak mobilizatu behar baitituzte
Garapen Jasangarrirako Helburuekin hitzemandako konpromisoak betetze aldera.

Mintegiaren xedea da klimaren larrialdiari buruzko debatea areagotzea, bereziki Hegoaldeko herrialdeak abiapuntutzat hartuta (Afrikari dagokionez, bereziki) eta lankidetzarako politikek bete behar duten
zereginari begira.

Antolatzailea: Sabino Arana Fundazioa.