Komunikazio antirrazista eta afrofeminista

HASIERA: ekaina 13, 2024
BUKAERA: ekaina 14, 2024
NON: San Frantziskoko Udaltegia
ORDUTEGIA: Ekainak 13, 17:00 - 19:00; Ekainak 14, 16:00 - 18:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa, Jardunaldia/Kongresua/Topaketa, Tailerra/Formakuntza

Kaixo,

Bakerako Lankidetza Batzarreatik (BLB/ACPP Euskadi), arrazakeriaren aurkako komunikazioari eta komunikazio afrofeministari buruzko prestakuntza-jardunaldi batzuetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Jardunaldi hauek San Frantziskoko Udaltegian izango dira, ekainaren 13an eta 14an. Horretarako, komunikazio arloan erreferente diren bi emakume izango ditugu: Lucía Asué Mbomío Rubio eta Ana Bueriberi. Aktibitate hau Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatu da. Hona hemen jardunaldi bakoitzeko programazioa:

  • “Arrazakeria sare sozialetan: identifikatzeko eta aurre egiteko tresnak”: ekainaren 13an, 17:00etatik 19:00etara, Areto Nagusian. Ana Bueriberi kazetaria, komunikatzailea eta aktibista da, eta bere burua gizartean benetako aldaketa positiboa dakarren edozein ekintza, ideia edo hasperenen sustatzaile gisa definitzen du. Gainera, Afrocolectiva-ren sortzailea eta komunikazio zuzendaria izateagatik ezaguna da. Dinamizatuko duen tailer praktikoan, egunez egun erabiltzen ditugun plataformetan arrazakeria nola agertzen den eta horri aurre egiteko tresna egokiak zeintzuk diren identifikatzen ikasiko dugu. Horretarako, norberaren pribilegioak aintzatetsiko dira, eta horri buruzko hausnarketa egingo da arrazakeriaren aurkako diskurtsotik eta ikuspegi intersekzionaletik abiatuta.
  • “Gizagabeko izakiak?”: ekainaren 14an, 16:00etatik 18:00etara Ohia Ikasgelan. Lucía Asué Mbomío kazetaria eta idazlea da, Dokumentalen Gidoi eta Zuzendaritzan diplomatua, eta Garapen eta Nazioarteko Laguntzako Masterra du. 2005etik telebistan lan egiten du, erreportari eta hainbat dokumentalen zuzendari gisa. Gainera, bi liburu idatzi ditu, “Hija del camino” eta “Las que se atrevieron”; bertan, afro-ondorengo emakumeen istorioei ahotsa eta lekua ematen die. Emango duen tailerrean pertsona beltzen irudikapena komunikabideetan aztertuko du. Mass mediek pertsona migranteen eta arrazializatuen inguruan sortzen dituzten narratibei buruz hausnartzera bultzatuko gaitu. Istorio horiek etorkinak eta pertsona arrazializatuak “beste aldean” kokatzen dituzte imajinario kolektiboan, gure gizartean soilik “arrotz” gisa ikusiz, eta ez benetan direna bezala: egunerokotasuna partekatzen dugun bizilagunak.

Jardunaldietara etortzeko, eman izena esteka honen bidez: https://forms.gle/xTDt414LLhGZYsbc6 edo idatzi mail bat blb@acpp.com helbidera.

Edozein zalantza izanez gero, blb@acpp.com helbide elektronikora idatz dezakezu.

Parte hartzera eta jarduera zabaltzera gonbidatzen zaituztegu interesa izan dezaketenekin. Eskerrik asko!