Aurten, 2025ean, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldian parte hartuko du berriz ere, Jolas TÚ online jolas sortaren edizio berri baten bidez. Urtero bezala, parte hartzaileek giza eskubideen eremu baten inguruan dituzten ezagutzak frogatzeko aukera izango.
Oraingo honetan, Konekta TÚ online jolasak egiaztatuko du zenbateraino jabetzen garen munduko emakumeek bizi duten egoeraz.
Sabanako lehoiek bezala, gutako bakoitzak indar berezia du. Batzuek indarrez orro egiten dute, beste batzuk urrats sendoz ibiltzen dira, eta batzuk oraindik beren ahotsa deskubritzen ari dira. ‘Lehoitasuna’ generotik haratago doa, eta beharrezkoa da hori entrenatzea gizarte bidezkoagoetarantz aurrera egiteko. Eta zuk, zer nolako lehoia daramazu barruan?
Ezagutu ezazu KONEKTA TÚ online jolas dibertigarri eta argigarria. 10 galderaren bidez, feminismoei, generoari eta munduko emakumeen egoerari buruz hausnartu eta ikasi ahal izango duzu.
Gainera, parte hartzeagatik bakarrik, Saretuz Donostiako kontsumo eraldatzailearen sareko saltokietan gastatzeko 5 bonuren zozketan sartuko zara. Zozketa maiatzaren 5ean egingo da, eta parte hartzeko epea zabalik egongo da hilabetez, hau da, apirilaren 27ra arte.
Jolastu hemen eta konektatu zure senarekin!
Gizarte eraldaketarako hezkuntzarako proposamen gehiago aurkitu nahi dituzu? Bisita ezazu Eraldagune, gure pentsamendu kritikoa aktibatzen duten eta munduan egoteko beste modu batzuk proposatzen dizkiguten inspirazioa eta materialak partekatzeko topagunea eta erreferentzia.
Online joko hau Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiarekin elkarlanean sortu da, Donostiako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren laguntzarekin.