HASIERA: urria 29, 2024
BUKAERA: urria 29, 2024
NON: Bilbao
ORDUTEGIA: 10: 00 - 13:30
Honen bidez, honako hau jakinarazten dizuegu: Urriaren 29an Kontuak Emateko Adierazleen Sistemari (IRC) buruzko prestakuntza egingo dugula.
Saioan, DGPOLDESen eskutik, Espainiako lankidetzaren IRC sistemaren berri eman nahi diegu euskal GGKEei. Sistema honek estatu mailan lagundutako GLOren esku-hartzeen irismena ezagutzea errazten du.
Euskadin, ekimen pilotu hau, Bilboko Udalak eta eLankidetzak – Lankidetza eta Elkartasunaren Euskal Agentziak laguntzen dugu.
IRC sistemaren balio erantsia da ikuspegi orokor batetik sortu dela estatuko lankidetzako hainbat eragileren artean.
Formakuntza hau zuen interesekoa izan daitekeela uste dugu; izan ere, tresna hau pixkanaka txertatuko baita Euskadiko eta Estatuko administrazio publikoen lankidetza-deialdietan.
Hona hemen proposatutako agenda:
-Ongietorria
-IRCen hastapenak
-IRCak ezartzeko aurrekariak eta prozesua
-IRCen analisia eta txostena
-Praktikan jartzea
-Itxiera
Data: 2024ko urriaren 29a, asteartea
Lekua: La Bolsa Udaltegia (Alde Zaharra) Bilbo. 1.solairuan
Ordua: 10: 00 – 13: 30
Urriaren 28a baino lehen zure partaidetza formulario honetan baieztatzea eskatzen dizugu.
Antolatzaileak: Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia, Bilboko Udala