Kulturarteko komiki-tailerren erakusketa

HASIERA: martxoa 21, 2024
BUKAERA: martxoa 21, 2024
NON: Caritasen EKIN Zentroa, Otxarkoaga, Langaran kalea, 3
ORDUTEGIA: 17:30-19:30

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Arraza Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Bilboko Udalak erakusketa bat antolatu du, NET-IDEA (Network of European Towns for Interculturalism, Diversity, Equality and Anti-discrimination)  proiektuaren barruan gazteekin egindako kulturarteko komiki-tailerren emaitzekin. Ekitaldia martxoaren 21ean izango da arratsaldeko 17.30etatik 19.30etara, Caritasen EKIN Zentroan (Otxarkoaga, Langaran kalea, 3).

Bilboko Udalak parte hartzen duen Europako proiektu honen helburua da hirien kulturarteko eskumenak indartzea eta gazteen artean kulturen arteko hirietan partaidetza eta eskubideen kontzientzia bultzatzea.

Jarduera erakusketa bat izango da, eta bertan sentsibilizazio-tailerren emaitzak erakutsiko dira, egindako ariketak azaltzen dituen ibilbide baten bidez. Ariketa horiek fanzine inprimatu batean bildu dira. Tailerretan egindako lanen erakusketa tailerretan parte hartzen duten gazteek gidatuko dute, beren komunitateetan aldaketa-eragile gisa duten eginkizuna indartzeko.

Parte hartzera animatzen zaituztegu!
Etortzekoa bazara, mesedez, idatzi jrisuenoEP@bilbaoekintza.bilbao.eus helbidera.