Lamine Thior aktorearen “Españul” bakarrizketa

HASIERA: apirila 10, 2024
BUKAERA: apirila 10, 2024
NON: Antzoki Zaharrean, Donostia
ORDUTEGIA: 19:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa
Cartel monólogo Españul 2024

Apirilaren 10ean, 19:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean, Lamine Thior-en “Españul” izeneko umorezko bakarrizketa arrakastatsua entzuteko aukera izango dugu. Aktoreak bere jatorria kontatuko du, Senegaletik hasi eta Algeciraserainokoa, eta nola pasatu zen “ume beltz maitagarria” izatetik “beltz heldu kriminalizatua” izatera. Horrekin jabetu zen, lehen aldiz, arrazakeriaren eta fetitxizazioaren existentziaz, eta ohartu zen fenomeno horiek etengabeak direla.

Aurkezleak: Lorea Intxausti, Xanti Korkostegi

5.000 km-ko bidaia bat egitera gonbidatzen zaitugu, zure besaulkitik mugitu gabe.

Sarrera doan. Ez zaitez batere gabe geratu! Gonbidapenak apirilaren 5etik aurrera eskuratu ahal izango dira Antzoki Zaharreko edo Victoria Eugenia Antzokiko lehiatiletan edo Donostia Kulturaren webgunean

 

Antolatzailea: Afrika Ezinbestekoa partzuergoa (Bakerako Lankidetza Batzarrea, Proclade Yanapay eta Tau Fundazioa).

Laguntzaileak: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia, Donostiako Udala eta Donostia Kultura