Lantegia: Argi-kutsadura. XXI. mendeko ingurumen-, energia- eta kultura-erronka (gazteleraz)

HASIERA: urtarrila 18, 2024
BUKAERA: urtarrila 18, 2024
NON: Donostia
ORDUTEGIA: 17:30 - 20:30

Tailerra/Formakuntza

Bazenekien argiztapen artifizialak, gasek edo zaratak bezala, kutsa dezakeela ingurunea? Tailer honetan haren ondorio kaltegarriak ezagutuko ditugu, zeru izartsua ezin ikusteaz haratago (guztion eskubidea dena): giza osasunaren, ingurumenaren, animalien eta landareen biziraupen-gaitasunaren narriadura, eta baita energiaren erabilera irrazional eta justifikaziorik gabea ere. Kontrolik gabeko argiztapen artifiziala mugatzeak funtsezkoa izan behar du klima-aldaketarekin konprometitutako udalerrientzat. Tailerrean modu praktikoan ikusiko dugu zer aukera eskaintzen dizkigun teknologiak kanpoko argiteria hobetzeko, eta nola aplika daitezkeen gure hirian.

Noiz? Urtarrilak 18, osteguna, 17:30etik 20:30era
Non? Teila Fabrika (Donostia)
Prezioa? Dohainik
Izen-ematea? Formularioa

Prestakuntza-emailea:

Susana Malón, fisikari, astronomo eta zientzia-dibulgatzailea da, argi-kutsaduraren arloan espezializatua. 13 urte baino gehiagoko esperientzia du argiteria publikoaren, argi-kutsaduraren eta gaueko ingurunearen eta zeruaren babesaren arloan.