“Las Cholitas” dokumentalaren emanaldia

HASIERA: maiatza 15, 2024
BUKAERA: maiatza 15, 2024
NON: Artium, Frantzia kalea, 24. Gasteiz.
ORDUTEGIA: 19etan

Dora, Lidia, Cecilia, Elena eta Liita dira Latinoamerikako mendirik altuena, Aconcagua, eskalatu zuten bost Cholitak. Balentria inspiratzaile eta iraultzaile hori Jaime Murciego eta Pablo Iraburu zinemagileek isladatu zuten 85 minutuko film batean, Arena Comunicación Audiovisual enpresak ekoitzia, eta Alboan eta Oxfam Intermón erakundeok lagunduta.

Maiatzaren 15ean, dokumental honen aurkezpenaz gozatzeko aukera izango dugu Gasteizen. Gainera, Cholita bik, Elena Quispe eta Cecilia Lusco, parte hartuko  dute zinemaforumean, errealizadoreekin batera.

Dokumental honek espedizio klasikoko kontakizun batean murgilduko gaitu, Dora, Lydia, Cecilia, Elena eta Liitaren abenturaren prestaketak kontatuz, mendirako hurbilketa eta leku sinboliko gisa funtzionatzen duen gailurrerako bidaia. “Istorio hori kontatu dugu, hori egiteko betebeharra genuela uste genuelako. Munduak erreferenteak behar ditu, hala nola gure filmeko emakumeak. Estereotipoak hausten dituzten emakume ausartak, beren grinari jarraitzen diotenak, askeak eta boteretsuak direnak”, esan dute zuzendariek.

  • Maiatzaren 15ean, 19:00etan. Artium, Frantzia kalea, 24. Gasteiz.

Sarrera librea da, aretoa bete arte.