HASIERA: martxoa 3, 2024
BUKAERA: martxoa 3, 2024
NON: Boulevard, Donostia
ORDUTEGIA: 10:25
Dakizuenez, urtero talde propio batekin parte hartzen dugu Lilaton lasterketan eta edizio honetan, Palestinako herriari eta, bereziki, bertako emakumeei elkartasuna adierazi nahi diegu.
Onartezina da palestinarren aurka egiten ari den giza eskubideen urraketa eta nazioarteko komunitatearen geldotasuna. Gaur egun, 24.000 pertsona baino gehiago hil dituzte, eta badirudi kopurua ez dela hor geratuko. Baina ez da zifra bat bakarrik, baizik eta zenbaki horietako bakoitzaren atzean jadanik biziko ez diren bizitzak zeuden.
Feminismotik eta bizitzak erdigunean jartzearen aldeko apustutik, uko egiten diogu sistema kapitalista eta armamentistari, pertsonen bizitzaren gainetik interes ekonomiko eta politikoak lehenesten dituena. Gerra-testuinguruetan ere emakumeak dira gehien hunkitzen direnak. Ez da kasualitatea, 2023ko azaroan Nazio Batuen Erakundeak berak ohartaraztea Gazako heriotzen ia % 70 emakumeenak, neskatoenak eta mutikoenak zirela*.
Baina ez da ustezko “gerra” hori bakarrik, giza eskubideen eta nazioarteko zuzenbidearen aurkako okupazioko, militarizazioko, blokeoko eta segregazioko hamarkadek ondorio latzak izan dituzte palestinarrengan, eta berariaz eragin diote emakumeen bizitzari. Orain, eguneroko sarraski hori behin betiko katebegi hilgarria baino ez da indarkeria-kate horrentzat.
Horregatik guztiagatik, eta geldirik egon behar ez dugula uste dugulako, honako leloarekin korrika egitea proposatzen dizuegu: GENOZIDIOARI EZ! EMAKUME PALESTINARRAK ZUEKIN GAUDE!
Auzi honetan parte hartu nahi baduzue, LILATON 2024an izena ematera eta, otsailaren 15a baino lehen, voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera email bat bidaltzera animatzen zaituztegu gurekin korrika egin nahi duzuela jakinarazteko.
Azkenik, eta aurreko edizioetan bezala, taldeko kide gisa identifikatuko gaituen kamiseta helaraziko dizuegu. Zuen taila ezagutu beharko dugu, beraz aipatu mesedez inskripzioaren helbide elektroniko berean. Gure aldetik, emaila baliatuko dugu kamiseta entregatzeko modua eta taldeko argazkiaren unea jakinarazteko.
Gogorarazten dizuegu, LILATOIA martxoaren 3an dela.
Edozein zalantza argitzeko, idatzi edo deitu 943-404740 telefonora 😉
Laster arte, korrikalariak!
* Zoritxarrez, ezin dugu datu zehatza generoaren arabera eman, NNBBk eta beste agentzia batzuek ez baitituzte haurrak eta emakumeak bereizten.
GAIARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO:
Escola de cultura de pau:
Amnistia Internazionala:
Nazio Batuen Erakundea:
Artikuluak:
- https://www.eldiario.es/opinion/zona-critica/nino-cuatro-anos-ve-genocidio_129_10830896.html
- https://www.elsaltodiario.com/analisis/un-alegato-feminista-mujeres-palestinas
- https://manifiesta.org/mujeres-en-palestina-asi-resisten-ante-la-ofensiva-israeli/
JARRAI GAITZAZU GURE SARE SOZIALETAN:
- Twitter: @mmgipuzkoa
- Instagram: @medicusmundigipuzkoa
- Facebook: @medicusmundigipuzkoa