LILATON 2025: Animatu «LEONOR, ZUREGATIK KORRIKA. EZTA BAT GUTXIAGO ERE!» leloarekin korrika egitera!

HASIERA: otsaila 23, 2025
BUKAERA: otsaila 23, 2025
NON: Boulevard, Donostia
ORDUTEGIA: 10:25

Mobilizazioa

Aurten zuregatik egingo dugu korrika, Leonor.

Korrika egin nahi dugu zugatik eta korrika egin ezin duten emakume guztiengatik. Itotzen gaituen sistema honen aurka egin nahi dugu korrika, gure zaurgarritasunaz baliatzen den eta emakumeak etengabe zapaltzen dituen sistema baten aurka.

Azaroaren 30ean Leonor, 45 urteko emakumea, Kolonbian jaioa eta Pasai Antxoko bizilaguna, bere bikotekide ohiak erail zuen. Leonor etxeko langilea zen, eta bere herrialdetik alde egin zuen etorkizun hobe baten bila. Hala ere, hemen bere amets eta bizitza proiektua mugatu zituen sistema ekonomiko anker batekin topo egin zuen, lan-baldintza eskasengatik etxeko langileak prekarietate gordinean bizi direlako. Era berean, gizarte matxista bat ere aurkitu zuen gurean, ziur aski lehendik ere ezagutzen zuena, matxismoaren forma krudelena sufritu zuen arte. Leonor bere bikotekide ohiak hil zuen buruan hainbat tiro emanda. Hauxe esan zion: “Badakizu zertara etorri naizen, hil egingo zaitut, bizitza izorratu didazu”.

Oraindik ere badira hainbat alderdi eta interes politiko indarkeria matxista ukatzen dutenak, emakumezkoak umiliatuz, batez ere jadanik hemen ez dauden horiei errespetua galduz. Korronte negazionista hauek ondorio larriak dituzte gure gorputzetan eta zeharkatzen gaituzten indarkeriak naturalizatzen dituzte. Indarkeria matxista ukatzea hau babesteko modu bat da, eta, zoritxarrez, fenomeno hau barruraino sartuta dago gure gizartean, baita euskal gazterian ere. Ikerketa baten arabera, EAEko mutil gazteen %50ak soilik uste du indarkeria matxista lehen mailako gizarte-arazoa dela, EAEko neska gazteen %74aren aldean.

Honengatik guztiagatik, eta gorroto guzti honen aurrean ezin garelako sorgor geratu, honako lelopean korrika egitea proposatzen dizuegu.

LEONOR, ZUREGATIK KORRIKA. EZTA BAT GUTXIAGO ERE!

Ekintza honetan parte hartu nahi baduzue, animatu zaitezte 2025eko LILATOIAN izena ematera, eta ondoren, gurekin korrika egiteko bidali mezu elektroniko bat urtarrilaren 31 baino lehen voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera. Aurreko edizioetan bezala, talde gisa identifikatuko gaituen kamiseta bat egingo dugu, beraz, mezuan zuen kamisetaren taila adierazi.

Lilatoiaren data geraturatzen den heinean, mezu elektroniko bat jasoko duzue kamiseta jasotzeko argibideekin eta taldeko argazkia egiteko ordua eta lekua jakinarazteko. Gogoratu aurtengo LILATOIA otsailaren 23an izango dela.

Edozein kontsulta egiteko idatzi edo deitu 943-404740 telefonora 😉

Laster arte korrikalariak!

 

Gaiari buruzko informazio gehiago: