HASIERA: apirila 16, 2024
BUKAERA: ekaina 15, 2024
NON: Donostiako Okendo Kultur Etxea
ORDUTEGIA:
Munduko Medikuak elkarteak antolatzen duen Argazkigintza Humanitarioko Luis Valtueña Sariaren 26. edizioa Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldira iritsiko da. Oso programazio interesgarri baten barruan, zenbait jarduera izango dira argazki humanitarioen gaineko sariketa horretan lantzen diren gaien inguruan. Sariketa horretako argazkiak Donostiako Okendo Kultur Etxean erakusteko aukera Donostiako Udaleko lankidetza bulegoaren interesari esker lortu da. Apustu sendoa egin dute argazki bikain horien bitartez ikusgarritasuna emateko munduko hainbat eta hainbat tokitan isilarazita egoten diren errealitateei, ez dute-eta ahaztuta geratzea merezi.
1997az geroztik, Espainiako Munduko Medikuak elkarteak Argazkigintza Humanitarioko Luis Valtueña Nazioarteko Saria antolatzen du urtero, Flors Sirera, Manuel Madrazos, Mercedes Navarro eta Luis Valtueña gogorarazteko eta omentzeko, laguntza humanitarioko lanetan ari zirela hil baiziuzten Bosnia-Herzegovinan (1995) eta Ruandan (1997). Luis Valtueña argazkilari profesionala zenez, bere izena eman zioten sariketari.
Sariketako argazkiez orain arte egindako erakusketarik zabalena izango da Donostiakoa, aurtengo edizioko argazkiena ez eze, sariketaren 25 urteko ibilbidearen gaineko erakusketa ere izango baita.
Donostiako erakusketa apirilaren 16an inauguratuko da eta ekainaren 15era arte egongo da zabalik. Egun batzuetan, gainera, bisita gidatuak eta mahai-inguruak izango dira, erakusketa sakonago ezagutu nahi dutenentzako.
HASIERA: 2024ko apirilaren 16an
BUKAERA: 2024ko ekainaren 15ean
TOKIA: Donostiako Okendo Kultur Etxea
ORDUTEGIA: Kulur Etxekoa