Lumaltiken 10. urteurrena (haurrentzako jaia)

HASIERA: iraila 19, 2024
BUKAERA: iraila 19, 2024
NON: Merkatua, Portulalete
ORDUTEGIA: 17:00 - 18:45

Beste bat

Lumaltikek 10 urte bete ditu. Txiapasko zapatisten komunitateekiko elkartasunezko 10 urte dira. 10 urte Guatemalako eta El Salvadorreko emakumeen, indigenen eta nekazarien erakundeekin batera ibiltzen eta laguntzen. 10 urteko lana giza eskubideen eta lurraldearen defendatzaileekin

10 urte dira euskal mugimendu sozial antimilitarista, ekologista eta feministarekin elkar laguntzen. Horregatik, Merkatua bezalako gune autogestionatu batean ospatu nahi dugu. Horretarako, haurrentzako festa izango dugu irailaren 19an, Porrotx eta guzti, 17:00etatik aurrera.

Sarrera doakoa izango da baina borondatezko lankidetza eskatuko da. Bildutako diru guztia zapatisten komunitateei bidaliko zaie.Magia, tako mexikarrak, edariak eta Porrotxen ikuskizuna izango ditugu

Zuen zain egongo gara!