Mahai ingurua: Donde no Habite el Olvido

HASIERA: maiatza 13, 2024
BUKAERA: maiatza 13, 2024
NON: Lekua Okendo Kultur Etxea, Donostia
ORDUTEGIA: 19:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Mahai ingurua

“Donde no Habite el Olvido”
Data: Maiatzak 13 – 19:00

Lekua Okendo Kultur Etxea
Memoria da iragana orainaldian berreraikitzeko egiten den ariketa. María Claussek, Luis Valtueña Nazioarteko Sariaren 26. edizioaren irabazleak, memoria ariketa hau egitera gonbidatzen gaitu “Donde No Habite el Olvido” proiektuaren bitartez. Bere argazkiek ezagutzera ematen dizkigute Huelvako probintziako errepresio espazioak, hobietan agertutako objektuak berreskuratzen ditu eta errepresaliatuak eta haien seme-alabak ikusgarri egiten.

Olga Rodriguez erreferentziazko kazetaria da nazioarteko erreportari gisa. El Salvadorren, Guatemalan eta Iraken hainbat desobiratzeen lekukoa izan da eta baita Afrikako herrialdeetako Egiaren Batzordeena ere. Berriemaile-lanetan jabetzen joan da, Ruandan, Iraken edota Argentinan tresnak bazeudela, beharbada ez perfektuak, bilatzen zutenak egia eta erreparazioa, baita justizia ere; baina Espainian existitzen ez zirenak. Eta horrela, desagertu baten birbiloba eta errepresaliatuen biloba izanik, bere lurraldean isiltasuna hausteko borroka hasten du.

Sarrera libre lekua bete arte.Gaztelaniaz.

26. Luis Valtueña Nazioarteko Saria – Argazkigintza Humanitarioa erakusketan kokaturiko ekintza.

Antolatzailea: Donostiako udaleko lankidetza atala.

Laguntzaileak: Donostia Kultura – Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia