Mahai-ingurua: Indarkeria kontsumitzen dugu?

HASIERA: azaroa 21, 2024
BUKAERA: azaroa 21, 2024
NON: Casa de las Mujeres Vitoria-Gasteizko Emakumeen Etxea
ORDUTEGIA: 18:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Euskadin, nola eragiten dute indarkeria matxistek aisialdi-kontsumoan? Galdera horri erantzuten saiatzeko, solasaldia egingo dugu gai honi buruzko ikerketan parte hartu duten aditu batzuekin.

Jarduera hau Gasteizko Emakumeen Jabetze Feministarako Eskolarekin batera antolatzen da.

Parte-hartzaileak:

Tatiana Romero, historialari, ikertzaile feminista eta dekolonial independentea. Arrazakeriaren aurkako eta sexu-disidentziaren aktibista.

María Viadero, Mugarik Gabe GGKEko hezkuntza- eta feminismo-taldeko kidea da, eta urteak daramatzate indarkeria matxisten aurkako prebentzioan eta ikerketan.

Magda López Gorritxo, SETEM Hego Haizeako gizarte eraldaketarako teknikaria eta «Indarkeria kontsumitzen dugu?» ikerketaren koordinatzailea.

SETEM Hego Haizeak 2015etik dihardu ohiko kontsumo-ereduaren eta indarkeria matxisten arteko harremana ikertzen. Lan horri esker, hainbat txosten eta gida didaktiko argitaratu dira, bi dokumental sortu dira eta baita web interaktibo bat ere: www.fabricandomujeres.org. Azkenik, 2024ean erakusketa interaktiboa bat sortu dugu. Hori guztia, indarkeria matxistarik gabeko kontsumo-alternatibak eraikitzeko helburuarekin.