Mendebaldeko Sahararen aldeko kontzertu solidarioa

HASIERA: otsaila 27, 2025
BUKAERA: otsaila 27, 2025
NON: Teatro Campos Eliseos Antzokia (Bilbo)
ORDUTEGIA: 19:30-22:30

Beste bat

Bilboko Udalak, Club 44 elkartearekin batera, Mendebaldeko Sahararen aldeko kontzertu solidarioa antolatu du Campos Eliseos Antzokian, 2025eko otsailaren 27an, ostegunean, 19:30ean. Bertan, eszena estataleko artista ezagunek parte hartuko dute: Amparo Sánchez eta Willy Fuego, Anari, Carmen París, Luis Pastor, Travellin’ Brothers eta Mikel Azpiroz.

Kontzertu honen helburu nagusia Mendebaldeko Saharako herriak bizi duen egoeraren berri ematea da. Hedabideen eta iritzi publikoaren arreta beste gatazka batzuetan zentratzen den egoera honetan, inoiz baino beharrezkoagoa da gogoratzea 2025ean 50 urte betetzen direla Marokok Mendebaldeko Sahara okupatu zuenetik. Gainera, otsailaren 27an Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 49. urteurrena ospatzen da. Musikaren bidez, herri honentzat konponbide baten beharra gogorarazi nahi dugu, Bilboko lankidetza gidatzen duten elkartasun eta justizia balioen ildotik.

Ekitaldi honek udal-lankidetzaren 30. urteurrenaren hasiera markatuko du, eta hiriak nazioarteko elkartasunarekin duen konpromisoa islatuko du. Ibilbide hori 1995ean hasi zen, lehen aldiz aurrekontu-partida espezifiko bat esleitu baitzion Garapenerako Lankidetzari.

Gonbidapena deskargatu dezakezue esteka honen bidez.

Etortzera gonbidatzen zaituztegu, musika eta elkartasun arratsalde batez gozatzera!