Mesoameriako giza eskubideen defendatzaileak eta babes integral feministari buruzko tailerra

HASIERA: urria 24, 2023
BUKAERA: urria 26, 2023
NON: Agurain, Kanpezo, Ribabellosa
ORDUTEGIA: 17:30-20:00

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa, Tailerra/Formakuntza

Aste honetan Laura Carrasco Gutierrez izango dugu gurekin. Laura Carrasco, Mexikoko Giza Eskubideen Defendatzaileen Sare Nazionalean arriskuan dauden kazetariei laguntzeko estrategiaren arduraduna, herrialdeko estatu ezberdinetako emakume defendatzaileen eta kazetarien artikulazio zibilerako gune bat da, gure lanagatik eta genero baldintzagatik jasaten dugun indarkeriari aurre egiteko.

Sarea Giza Eskubideen Emakume Defendatzaileen Ekimen Mesoamerikarraren parte da, eta erakunde arteko babes feminista bultzatzen du. Eredu horren abiapuntua da defendatzaileen lanak eragindako indarkeria hertsiki lotuta dagoela eta genero-diskriminazioaren eraginpean dagoela aitortzea, eta gizarte-sare indartsu bat sortzea bilatzen du, defendatzaileen ekarpenak eta babes-behar espezifikoak aitortzeko, babeserako zerbitzuak eta baliabideak emateko eta haien ahalduntze-prozesua indartzeko.

Agurainen izango gara asteartean, Kanpezun asteazkenean, eta Ribabellosan ostegunean,

Mugarik Gabe