Lotura Hirukoitzari buruzko 4. Mintegia: «Bakea Lotura Hirukoitzean»

HASIERA: otsaila 10, 2025
BUKAERA: otsaila 10, 2025
NON: Hegoa - Sarrikoko Campusa - EHU (Bilbo)
ORDUTEGIA: 09:00-18:00

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Gernika Gogoratuz eta Ayuda en Acción elkarteetatik datorren astelehenean, otsailaren 10ean, HEGOAn,  Sarrikoko Kampusean (UPV/EHU) egingo dugun Lotura Hirukoitzari buruzko 4. Mintegira gonbidatzen zaitzutegu.

Saio honetan funtsezko gai bati helduko diogu: «Bakea Lotura Hirukoitzean», horren eraginaren eta erronken inguruan hausnartzeko eta eztabaidatzeko.

Honekin batera eguneko programa bidaltzen dizuegu, goizeko eta arratsaldeko saioekin. Espero dugu interesgarria iruditzea eta parte hartzera animatuko zaretela.

Izena emateko, bete formulario hau. Gainera, bertaratu ezin duzuenok, online jarraitu ahal izango duzue mintegia lotura honen bidez.

Orduan hasi ahal izateko, 8:45ean iristea eskatzen dizuegu.

Mila esker eta laster arte.