Nazioarteko Elkartasunaren XXI Nafarroa Saria

HASIERA: maiatza 22, 2024
BUKAERA: ekaina 25, 2024
NON:
ORDUTEGIA:

Beste bat

Nazioarteko Elkartasunaren Nafarroa Saria antolatu dute, aurten ere, Nafarroako Gobernuak eta Laboral Kutxak, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzan eta gizarteko sektore zein herrialde behartsuenen alde diharduten gizon-emakumeen eta erakundeen borondatezko lana sustatu, hedatu eta aintzatesteko, batez ere Garapen Jasangarriko Helburuak lortzen laguntzen dutenena (GJH).

Horregatik gatozkizue laguntza eske ekimen hau zabaltzeko eta, horrekin batera, saria jasotzeko egokiak iruditzen zaizkizuen hautagaitzak aurkez ditzazuen eskatzera. Dirua (25.000 euro), diploma bat eta Jorge Oteizaren eskultura bat banatzen dira saritzat.

Informazio gehiagorako, irakurri XXI. sariaren oinarriak (2024ko deialdia), jarraian azaltzen den estekaren bitartez.

https://navarrasolidaridad.navarra.es/eu

Hautagaitzak aurkezteko epea: Ekainaren 25 arte.