Oficina del Historiador de la Ciudad de la Habana (OHCH) erakundearen eta euskal lankidetzaren arteko lankidetza-harremanaren sistematizazioa

HASIERA: azaroa 3, 2023
BUKAERA: azaroa 3, 2023
NON: Vitoria-Gasteiz
ORDUTEGIA: 10:00-14:30

Tailerra/Formakuntza

Oficina del Historiador de la Ciudad de La Habana (OHCH) erakundeak eta eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak OHCH erakundearen eta euskal lankidetzaren arteko lankidetza-harremanaren sistematizazioa (1997-2021) bultzatu dugu azken hilabeteetan. Prozesu honetan, lankidetzako hainbat euskal eragileek parte hartu dute eta Kalidadea – acompañamiento, calidad y desarrollo entitatearen aholkularitza izan dugu.

Prozesu hori amaituta, prestakuntza-jardunaldi batera gonbidatu nahi zaituztegu, azaroaren 3an, ostirala, goizeko 10etatik 14:30etara, eLankidetzan (Gaztelako Atea, 15 – Gasteiz).

Jardunaldia honela egituratuko da:

10.00 – 10.15 – Parte-hartzaileen harrera eta jardunaldiaren aurkezpena (eLankidetza)
10.15 – 12.00 – Esperientziak sistematizatzeko prozesuen gakoak (Kalidadea)
12:00 – 12:30 – Atsedenaldia
12.30 – 13.30 – OHCHren eta euskal lankidetzaren arteko lankidetza-harremanaren sistematizazioaren aurkezpena – esparru metodologikoa, analisi kuantitatiboa eta ikaskuntza eta erronka nagusiak – (Kalidadea)
13.30 – 14.30 – Hausnarketarako eta eztabaidarako gunea
14.30 – Itxiera
Parte hartu nahi izanez gero, egin inskripzioa esteka honetan, urriaren 31a baino lehen: Izena ematea.

Antolatzailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Oficina del Historiador de la Ciudad de La Habana (OHCH), Kalidadea – acompañamiento, calidad y desarrollo.