Online hitzaldia: «Compliance. Zure erakundea prest al dago arrisku operatibo eta legalei aurre egiteko?»

HASIERA: apirila 9, 2025
BUKAERA: apirila 9, 2025
NON: Online Zoom bidez (izena ematen duten pertsonei esteka bidaliko zaie)
ORDUTEGIA: 10:00-11:30

Tailerra/Formakuntza

Zure erakundea prest al dago arrisku operatibo eta legalei aurre egiteko? Hartu ditzagun prozedurak eta jardunbide egokiak: COMPLIANCE.

Compliance erakundeek hartutako prozeduren eta jardunbide egokien multzo bat da, aurre egin beharreko arrisku operatibo eta legalak identifikatu eta sailkatzeko, eta arrisku horien aurrean prebentzio, kudeaketa, kontrol eta erreakziorako barne-mekanismoak ezartzeko.

 

Zergatik behar dugu?

Erakundeok gure jarduerak garatzeko daukagun lege-ingurunea gero eta joriagoa eta konplexuagoa da. Agintarien eta administrazioen eskakizunen eta betebeharren maila gero eta handiagoa da, eta garrantzitsua da zertara behartuta gauden identifikatuta izatea.

Aurreratzea eta prestatzea interesatzen zaizu?

 

Edukiak

Saioak hiru bloke izango lituzke:

  1. Aurkezpena eta testuinguruan jartzea.
  2. Zigor-arloko arauak betetzea: salaketa-kanala eta kode etikoa.
  3. Kapital-zuriketari aurrea hartzea.
  4. Compliance, sozietatearen eta barne-gobernantzaren arloan.
Emaileak

Alexandra Molina-Martell, Enrique Rodríguez Celada eta Manuel Vélez Fraga, Uría Menéndez-eko abokatuak eta Profesor Uría Fundazioko kolaboratzaileak.

Profesor Uría Fundazioa 2005eko azaroan sortu zen, Uría Menéndez abokatu-bulegoaren barruan gizarte-boluntariotza sustatzeko eta, horrela, elkartasun-jarduerak egiteko pertsona zaurgarrienen mesedetan. Fundazioak pro bono juridikoan, hezkuntzan, gizarte-ekintzan eta kulturaren sustapenean garatzen du bere jarduera.

Informazio gehiago
  • Iraupena: 1,30 ordu.
  • Hizkuntza: Gaztelania.
  • Hartzaileak: Administrazio eta finantza arloetako GGKEetako teknikariak, edo zuzendaritza.
  • Izen-ematea: apirilaren 4ra arte (barne). Eman izena formulario honen bitartez.