Online prestakuntza-tailerra: “Garapen Jasangarrirako Politiken Koherentzia”

HASIERA: abendua 2, 2024
BUKAERA: abendua 2, 2024
NON:
ORDUTEGIA: 12:00-14:00 / 17:00-19:00

Tailerra/Formakuntza

Datorren abenduaren 2an, astelehena, “Garapen Jasangarrirako Politiken Koherentzia: sarrera eta aplikazioak gizarte zibilarentzat” online prestakuntza-tailerra antolatu dugu.

Bi ordutegi-aukera daude: goizez (12:00etatik 14:00etara) edo arratsaldez (17:00etatik 19:00etara).

 

Garapen Jasangarrirako Politiken Koherentzia (GJPK) izeneko prestakuntza-tailer honen bidez, gizarte zibileko erakundeek aukera izango dute funtsezko ikuspegi bat ulertu eta aplikatzeko, eta, ondorioz, beren ekimenak garapen inklusibo, justu eta jasangarri baterantz bideratzeko. Espazio honetan, parte-hartzaileek ezagutzak eta tresna praktikoak eskuratuko dituzte, gizarte zibil antolatuak egiten duen lanean GJPK ikuspegia integratzeko, eta, hala, modu aktiboan lagunduko dute beren sektorean ekintza koherente eta jasangarria egiten, 2030 Agendarekin bat.

 

Tailerraren edukiak

Tailerrean, azalpen teoriko laburrak eta jarduera praktiko eta interaktiboak egongo dira. Parte-hartzaileek adibide dokumentatuak eta kontsulta-materialak jasoko dituzte, landutako gaietan sakontzeko. Parte-hartzaileen ikaskuntza aktiboa eta esperientzia-trukea erraztera bideratutako metodologia izango du.

  1. GJPK ikuspegiaren funtsezko kontzeptuen sarrera egingo da, eta horiek 2030 Agendarekin duten lotura ere azalduko da.
  2. GJPK ikuspegia politika publikoetan eta proiektuetan modu praktikoan aplikatzeko metodologiak eta esperientziak jorratuko dira.
  3. Hurbilketa praktiko eta interaktiboa egingo da antolaketa-politika eta -ekintzetan koherentzia sustatzeko dauden tresna, metodologia eta mekanismo nagusietara.

 

Nork emango du?

La Mundial-ek.

 

Nori zuzenduta dago?

GJPK ikuspegia ezagutzeko eta hura beren proiektuetan txertatzeko interesa duten gizarte-erakundeetako kide eta aktibistei.

 

*Irudia: Freepik