Oporrak Bakean programari buruzko jardunaldi informatiboa

HASIERA: otsaila 15, 2025
BUKAERA: otsaila 15, 2025
NON: Emakumeen Plaza - Bailen kalea (Bilbo)
ORDUTEGIA: 11:00-14:00

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Bilboko Udalak Oporrak Bakean programari buruzko informazio-jardunaldi bat egingo du 2025eko otsailaren 15ean, larunbatean, Emakumeen Plazan (Bailen kalea, Bilbo), 11:00etatik 14:00etara.

HAUR ERREFUXIATU SAHARARREN UDAKO HARRERA PROGRAMA

Herri Sahararrak 45 urte baino gehiago daramatza errefuxiatu kanpamentuetan bizirauten, munduko basamorturik idorrenetakobatean, euren lurraldera itzuli ezinik. Kanpamentu horietan 14 urtetik beherako 56.000 ume bizi dira, eta horietatik %30ek hazkunde gabeziak dituzte, klima gogorra eta elikadura baldintzen ondorioz.

Oporrak Bakean programak 8 eta 9 urte bitarteko haur sahararrak udan, bi hilabetez, euskal familiekin bizi daitezen sustatzen du.

Egonaldi horietan zehar umeak basamortuko baldintza gogorretatik urruntzen dira (gerizpean 50º arte heltzen diren tenperaturak), hazten ari diren adin honetan lagunduko dituen elikadura egokia jasotzen dute, azterketa medikuak egiten dituzte eta euskal kultura eta saharar kulturen arteko lotura sustatzen dute.

Euskal Herrian egindako egonaldien ondoren, haur horiek bi familia dituztela diote: bat Saharan eta bestea Euskal Herrian