Webmintegia: “#PalestinaDa… Erresistentzia: Emakume kooperatibak Palestinan, okupazioaren aurka biziraupena”

HASIERA: otsaila 20, 2025
BUKAERA: otsaila 21, 2025
NON: Zoom bitartez
ORDUTEGIA: 13:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa, Tailerra/Formakuntza

Bakerako Lankidetza Batzarreatik (BLB/ACPP Euskadi) eta UPV/EHUko Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institututik “#PalestinaDa… Erresistentzia: Emakume kooperatibak Palestinan, okupazioaren aurka biziraupena Webmintegian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, otsailaren 20an, 13:00etan, Zoom bitartez. Aktibitatean hurrengo hizlariak izango ditugu: Tamador Akel eta Ranya AlAsmar, Agricultural Development Association (PARC) elkartetik; eta Samah Jad, Cooperative Work Agency-tik (CWA).

 Mintegi honetan, besteak beste, honako gai hauek jorratuko dira:

  • Palestinako kooperatibei buruzko testuinguru orokorra
  • Kooperatibei lotutako legeria
  • Emakumeen kooperatibei babesa PARC eta CWAtik
  • Kooperatibek Palestinan dituzten erronkak, ezarpena eta aukerak
  • Okupazioaren eragina kooperatibetan eta egungo testuingurua

Jardueran parte hartzea irekia eta doakoa da, eta egunean bertan zuzenean konekta zaitezkete hurrengo estekan: https://us02web.zoom.us/j/82198320740?pwd=DQK36Cqy2ElmZgqYxENtqcQrb1bLc2.1, kartelean ere eskuragarri duzue.

Jarduera gaztelaniaz izango da, eta arabiera-gaztelania interpretazio-zerbitzua izango dugu.

Edozein zalantza izanez gero, edo aktibitatearen inguruko informazio gehiago nahi baduzu, idatzu mail bat blb@acppasamblea.org helbide elektronikora.

Parte hartzera eta jarduera zabaltzera gonbidatzen zaituztegu interesa izan dezaketenekin. Eskerrik asko!