Mahaingurua: Palestinarekin elkartasuna. Décadas de solidaridad vasca ante constantes vulneraciones de derechos humanos.

HASIERA: azaroa 14, 2023
BUKAERA: azaroa 14, 2023
NON: San Telmo museoa, Donostia
ORDUTEGIA: 19:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa
Kartela elkartasuna Palestinarekin

Mundua suminez ikusten ari da Israelek Gazan egiten ari den ofentsiba. Baina munduak historia hurbilean aurrekaririk ez duen eraso honetan arreta jarri baino lehen, euskal lankidetzak eta Euskadiko GGKE-ek Palestinan egiten dute lan bertako gizarte-erakundeak babesteko, oinarrizkoak diren eskubideetara sarbidea bermatzeko (adibidez, hezkuntza, osasuna edo elikadura), edota giza eskubideen urraketa sistematikoak salatzeko.

Euskadiko Garapenerako GKE-en Koordinakundeak, Palestinan lan egiten duten GGKE-en laguntzarekin batera, mahai inguru bat antolatu du. Han, GGKE-ek lankidetza arloan eta egungo larrialdi humanitarioa egiten duten lana ezagutuko dugu. Testigantza interesgarriek hartuko dute parte tragediaren neurria zein den ulertzeko:

  • Bárbara Ruiz, UNRWA Euskadi
  • Mohamed Farajallah, Euskadin bizi den aktibista palestinarra
  • Mónica Alonso, Mundubat Fundazioa
  • Xabier Madariaga, kazetaria eta EiTBko berriemaile ohia Jerusalemen

Aurkezlea eta moderatzailea: África Baeta, kazetaria

Azaroaren 14an

19.00

San Telmo Museoa, Donostia

Streaming:

 

Antolatzailea: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea

Laguntzaileak: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia