Ropa Sucia: dokumentala eta Felix Zurita zuzendariarekin solasaldia

HASIERA: martxoa 27, 2025
BUKAERA: martxoa 27, 2025
NON: Vitoria-Gasteiz
ORDUTEGIA: 19:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

“Ropa Sucia” dokumentalak, 48 minutu pasatxotan, “moda azkarraren” fenomenoak ekoizpen zein kontsumo herrialdeetan izan dituen ondorioak erakusten dizkigu, ehungintzako langileen testigantzen bidez, bai Erdialdeko Amerikan, bai Valentziako Erkidegoko udalerri batzuetan, enpresa askoren deslokalizazioa jasan baitzuten. Horrela, ehungintzaren esplotazio-baldintzak ikusaraztea eta modaren ekoizpen -eta kontsumo- sistema eraldatzea lortu nahi da. Testigantza hunkigarrien bidez, pelikulak gure janzkera aukeratzeari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu, ekintza politiko eta justizia sozial gisa.

Felix Zurita dokumentalaren zuzendariarekin solasaldia izango da.

Noiz? Martxoaren 27an, osteguna, 19:00etan
Non? Salburua GE (Gasteiz)
Prezioa? Dohainik
Toki-erreserba? Sarrera librea tokia bete arte

Hizlaria:

Félix Zurita Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da Lausanneko Unibertsitatean (Suitza) eta Madrilgo Complutensean (Espainia). Genevako Unibertsitateko (Suitza) “Institut Universitaire d’Etudes du Développement” unibertsitateko diplomatua. Errealizadore, ekoizle, gidoilari eta editore lanetan aritu da “Télévision Suisse Romande” (TSR), SRC (Kanada), Radio Québec (Kanada), Channel 4 (BH), TV3 (Bartzelona) eta bere dokumentalak 30 kanal baino gehiagotan zabaldu dira.

Informazio gehiago hemen.