“Sahara, herri bat erresistentzian” liburuaren aurkezpena, Kristina Berasain

HASIERA: maiatza 16, 2024
BUKAERA: maiatza 16, 2024
NON: Eva Forest Liburotopiaren lokalean (Sta. Maria kantoia, 4)
ORDUTEGIA: 19:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

2024ko maiatzaren 10ean, POLISARIO Herri Frontearen jaiotzaren 51. urteurrena ospatuko da. Mugarri historikoa izan da, eta, horri esker, Saharako herriak independentziarako duen eskubide legitimoaren alde borrokatu ahal izan du.

Urteurrena gerra garaian eta Espainiako Gobernua Marokoren xede ez-legitimoa eta nazioarteko zuzenbidearen aurkako jarrera indartzeko urratsak ematen ari dela gertatzen da.

Urteurren bereziki garrantzitsu hau ospatzeko hainbat jarduera antolatzen ari dira, horien berri eman nahi dizuegu eta parte hartzera animatu.

Urteurren honen ospakizuna dela eta, hilaren 16an (osteguna) 19:00etan Eva Forest Liburotopiaren lokalean (Sta. Maria kantoia, 4) jarduera hau antolatu dugu:

“Sahara, herri bat erresistentzian” liburuaren aurkezpena Kristina Berasain Tristanena Argia  Kazetaritza Saria 2024 jaso zuen.

Zuen presentzia izatea espero dugu.

* Jarduera euskaraz egingo da.