HASIERA: urria 4, 2024
BUKAERA: azaroa 29, 2024
NON: Online (jitsi), presentzial (Bilboko Ingeniaritza Eskolan) eta Irteerak
ORDUTEGIA: Ostiral arratsaldetan
Aurten, berriz ere, Garapena, Lankidetza eta Trantsizio Ekosozialerako Teknologiei buruzko mintegia antolatu dugu, XXV. edizioan gaude jada.
Saioen bitartez, Trantsizio Ekosozialerako eta Garapenerako Lankidetzari buruzko oinarrizko elementuak ematea da mintegiaren planteamendua eta, aldi berean, eremu lokalean eta globalean dauden desberdintasunen panoramari buruzko kontzientzia kritikoa sustatzea.
Hori lortzeko, mintegian unibertsitate-eremuko, Bizkaiko jendarte zibileko erakunde eta kolektiboen ordezkariak, nazioarteko lankidetza eta elkartasuneko espazioetan parte hartzen duten hainbat ordezkarik parte hartuko dute, parte hartzeko eta eztabaidatzeko metodologiak dituzten saioak planteatuz.
Ikastaroa garapenerako lankidetzarekin lotutako oinarrizko ezagutzak eskuratzeko interesa duten edozein pertsonei zuzenduta dago, eta karrera zientifikoetako ikasleentzat interes berezikoak diren saioak eskainiko ditu, baldin eta Gradu edo Master Amaierako Lana Giza Eraldaketarekin lotutako arloetan egin nahi badute.
XXV. edizioa 2024ko azken hiruhilekoan egingo da, urriaren 4tik azaroaren 29ra, ostiral guztietako arratsaldeetan. Saio horiez gain, ibilbide ekologiko bat egingo da Artxandan zehar, Trantsizio Ekosozialerako Teknologien sesio praktiko bat eta ekonomia sozial eta solidarioko beste ibilbide bat Bilbon zehar, jardunaldietan landutako zenbait gai sakontzeko eta integratzeko.
Gizarte-eraldaketan eta pentsamendu kritikoan interesa duten eremu zientifiko teknikoko pertsonentzako prestakuntza-proposamena.
- Iraupena:Â Urriaren 4tik azaroaren 29ra arte
- Izen-emateak:Â Urriaren 1ra arte
- Parte hartzaile kopurua: Plaza kopuru mugatua izen emate ordenaren arabera
- Formatua:Â Online + Tailerak +Â Txangoak
- Hautazko kredituak