Tailerra: Etxebizitza eta bere ingurunerako hurbilketa feminista

HASIERA: urtarrila 18, 2025
BUKAERA: urtarrila 18, 2025
NON: Vitoria-Gasteiz
ORDUTEGIA: 10:00-14:00

Tailerra/Formakuntza

Tailer honen helburua etxebizitzari eta bere inguruneari buruz hausnartzea da, ikuspegi feminista baten bitartez. Pertsonen bizi-baldintzak aldatzeko, ezinbestekoak dira espazio eta denbora jakin batzuk, hain zuzen, zaintzak kolektibizatuko dituzten eta dikotomia publiko-pribatua hautsiko duten gizarte-antolaketako formak jasango dituztenak. Saio honetan, zainketen erantzunkidetasun soziala bezalako funtsezko kontzeptuak jorratuko dira, eta ariketa praktiko bat proposatuko da, bizi daitezkeen alternatibak nola asma ditzakegun hausnartzeko.

Noiz? Urtarrilak 18, larunbata, 10:00etatik 14:00etara
Non? SETEMen egoitza (Vitoria-Gasteiz)
Prezioa? Dohainik
Izen-ematea? Formularioa

Prestakuntza-emailea:
Roser Casanovas Col·lectiu Punt 6ko kidea da, hirigintza feminista praktikan jartzen 18 urte baino gehiago daramatzan kolektiboa. Bere lan-eremu nagusiak etxebizitzarekin eta etxebizitzaren inguruko zainketen kudeaketa komunitarioarekin lotuta daude, ikuspegi feminista intersekzionala duten metodologia parte-hartzaileen bidez. Kooperatibaren kudeaketaz gain, bere erronkekin eta teoriatik haratago dagoen ekonomia feminista bat gauzatzeak dituen zailtasunekin.