Esparru deszentralizatuan Garapen Jasangarrirako Politiken Koherentzia aplikatzeko prestakuntza-tailerra

HASIERA: apirila 7, 2025
BUKAERA: apirila 7, 2025
NON: OLARAIN eraikina, Sapientia aretoa - Ondarreta Pasealekua, 24 (Donostia)
ORDUTEGIA: 10:00-14:30

Tailerra/Formakuntza

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak eremu deszentralizatuan Garapen Jasangarrirako Politiken Koherentzia (GJPK) aplikatu ahal izateko prestakuntza-tailer bat antolatu du.

Apirilaren 7an izango da, 10:00etatik 14:30era, Olarain eraikineko Sapientia aretoan (Donostia).

Prestakuntza honen helburua da GJPK ikuspegiaren elementu nagusiei buruzko oinarrizko ezagutza sintetiko baina eraginkorra lortzea, haren bilakaera kontzeptualetik eta autonomia-erkidegoen testuingururako garapen praktikotik abiatuta. Horretarako, honako helburu hauek lortu nahi ditugu prestakuntza honetan:

  1. GJPK ikuspegiaren jatorriari, bilakaerari eta inplikazioei buruzko oinarrizko ikaskuntza intuitiboa ematea.
  2. Behar beste elementu eskuratzea, identifikatu ahal izateko zer ekintza eta tresna bideratzaile dauden hainbat administrazio, politika eta antolamendu esparrutan GJPK sustatzeko eta aplikatzeko.
  3. Aztertzea zer tresna praktiko dauden GJPK sustatzearren politikan eragiteko.

Formatzaile taldea La Mundial sorkuntza politikoko taldeko Raffaela Galantek, María Luisa Gil Paynok eta Pablo Martínez Osések osatuko dute.

Lotura honetan programa osoa kontsulta dezakezu.

Mesedez, baieztatu zure asistentzia honako formulario honen bitartez.