Tailerra: Indarkeria matxistak eta kontsumoa (izen-ematearekin) [gaztelaniaz]

HASIERA: abendua 11, 2024
BUKAERA: abendua 11, 2024
NON: Salburua Gizarte Etxea
ORDUTEGIA: 18:00-20:30

Tailerra/Formakuntza

SETEMen Indarkeria kontsumitzen dugu? ikerlanak indarkeria matxisten eta kontsumo konbentzionalaren arteko lotura aztertzen du hainbat arlotan, eta erakutsi egiten du nola gure gizartean halako idarkeriak naturalizatuta eta normaltzat onartuta dauden.

Bizipenezko lantegi praktiko honetan, ikerlanak zenbait arlotan emandako emaitzak izango ditugu abiapuntu (estetika, mugikortasuna, fikziozko telesailak, teknologia mugikorra…), indarkeriak nola zeharkatzen gaituen aztertzeko, eta zein modutan eraiki ote ditzakegun kontsumitzeko beste era batzuk.

  • Noiz? Abenduak 11, asteazkena, 18:00etatik 20:30era (behin behineko ordutegia)
  • Non? Salburua Gizarte Etxea (Gasteiz)
  • Izen-ematea? Formularioa

Prestakuntza-emaileak:

SETEM Hego Haizeak 2015etik dihardu ohiko kontsumo-ereduaren eta indarkeria matxisten arteko harremana ikertzen. Lan horri esker, hainbat txosten eta gida didaktiko argitaratu dira, bi dokumental sortu dira eta baita web interaktibo bat ere: www.fabricandomujeres.org. Azkenik, 2024ean erakusketa interaktiboa bat sortu dugu. Hori guztia, indarkeria matxistarik gabeko kontsumo-alternatibak eraikitzeko helburuarekin.