Tailerra: Sendabelarrak eta antzinako jakintzak

HASIERA: urria 29, 2023
BUKAERA: urria 29, 2023
NON: Vitoria-Gasteiz
ORDUTEGIA: 11:30 - 14:00

Tailerra/Formakuntza

Lantegi honetan Arabako eta Guatemalako sendabelarrek gaixotasunak tratatzeko eta prebenitzeko dituzten propietateen inguruko antzinako jakintzak partekatuko ditugu, itxuraz urrun dauden tradizioen artean puntu komunak aurkituz. Tailerra amaitzeko, paseo botaniko bat egingo dugu Salburua parkean, landare batzuk ezagutzen eta prestatzen ikasteko eta, horrela, ezagutza hori modu praktikoan erabiltzen ikasteko.

Noiz? Urriak 29, igandea, 11:30etik 14:00etara
Non? Ataria Interpretazio zentroa (Vitoria-Gasteiz)
Prezioa? 5 €* (SETEMeko kideak dohainik).
*Izen-ematea ordaintzeko zailtasunik baduzu, kontsulta iezaguzu.
Izen-ematea? Formularioa

Prestakuntza-emaileak:

Guillermina García Márquez, Argentinan jaioa, Brasilgo faveletako eta Mexikoko komunitate indigenetako hezkuntza-proiektuetan aritu da irakasle. Gaur egun Euskal Herrian bizi da eta sendabelarren erabileran trebatzen jarraitzen du sendalari eta botanikako profesionalekin. 2017An, auzolagun batzuekin batera Pachamama Amalurra Elkartea sortu zuen, Arabako landa-eremuko kultura eta natura-ondarearen alde lan egiteko.

Hermelinda Chicop Choxin, Guatemalako emakume maia kaqchikel bat da. Psikologian ikasketak ditu, eta bere komunitatean (Santiago Sacatepéquez) Emakume Ehuleen Kontseiluko eta AFEDES erakundeko talde teknikoko kide da. Erakunde horrek emakumeek, bereziki indigenek, bizi dituzten desberdintasun- eta bazterketa-baldintzak hobetzea du helburu. Bertan, Emakumeen Autonomia Fisikorako Programa koordinatzen du. Programa horrek eskubideen erabilera indartu nahi du pentsamendua deskolonizatuz eta emakumeen eta haien herrien bizitza eta duintasuna zapaltzen duten sistemak identifikatuz. Gaur egun, AFEDESen laguntzarekin, kiropraktikan diplomatu bat ikasten ari da, emakume maien osasunaren arreta integrala indartzeko.