Tailerra: Sormenezko jostura eta Afrikako oihalekin arropa kustomizatzea

HASIERA: apirila 11, 2025
BUKAERA: apirila 12, 2025
NON: Vitoria-Gasteiz
ORDUTEGIA: 17:00h a 20:00h - 10:30h a 13:30h

Tailerra/Formakuntza

Tailer honetan bigarren bizitza bat emango diogu gure arropa erabiliari eta oihal afrikarrekin eta sormen handiarekin aberastuko dugu. Espazio horretan, jantziak eraldatzeaz gain, erabilitako oihal afrikarren esanahiaz eta jatorrizko herrialdeen lan-testuinguruaz hitz egingo da.

Ekarri zeure arropa (bakeroak, kamiseta…) eta eman bigarren bizitza beste arropa edo objektu bat bihurtuz (poltsa, kutxatila, mantala…). Ez da beharrezkoa aldez aurretik joskintzari buruzko ezagutzarik izatea. Asmoa taldearengandik ikastea da elkarlanean, eta tailerrak irauten duen 6 orduetan gure gustuko jantzi bat lortzea.

Noiz? Apirilaren 11n, ostirala, 17:00etatik 20:00etara, eta hilaren 12an, larunbata, 10:30etatik 13:30etara.
Non? Salburua GE (Gasteiz)
Prezioa? Doan
Izen-ematea? Formularioa

Prestakuntza-emailea:
Beltxa Modou Faye Ndir-en izen artistikoa da. Jostuna, musikaria, artista, aktibista senegaldarra eta Afrika United Nafarroako kidea. Fusio moda eta Europako moda elementu afrikarrak gehituta lantzen ditu, era artisau batean.

Informazio gehiago hemen.