Dena ala ezer ez. Gizarte-mugimenduen helburu eta estrategia berriak aztertzeko eta eztabaidatzeko jardunaldiak

HASIERA: otsaila 22, 2024
BUKAERA: otsaila 23, 2024
NON: Bilbo
ORDUTEGIA: 10:00-13:30

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Honen bidez, EHUko Politika eta Administrazio Zientzia Sailarekin batera, Betiko Fundaziotik antolatzen ari garen jardunaldietan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.

DENA ALA EZER EZ

Gizarte-mugimenduen helburu eta estrategia berriak aztertzeko eta eztabaidatzeko jardunaldiak

Jardunaldiak Bilboko La Bolsa eraikinean (Pilota kalea, 10) izango dira, otsailaren 22an eta 23an, hain zuzen.

Jardunaldien helburua ekintza kolektiboaren nondik norakoen inguruan hausnartzea eta eztabaidatzean datza. Oro har, gizarte mugimenduak egungo erronka eta egoera berriei nola moldatu diren aztertuko dugu. Horretarako, programa bi zatitan banatu dugu:

Lehen zatia (otsailak 22): Ekintza kolektiboaren egungo egoera eta unea eztabaidatzea proposatzen dugu. Agertoki zein estrategia zahar eta berriei buruzko ikuspegi eta gogoeta guztiak entzun nahi ditugu. Honetarako, hurrengo lau ardatz hauetan oinarrituko gara: kapitala, politika, kultura eta ingurumen-krisia.

Bigarren zatia (otsailaren 22an eta 23an): Gizarte-mugimenduek aurrez aurre dituzten erronkak aztertzen saiatuko gara. Gainera, hauek azken urteotan proposatu dituzten alternatibak eta erantzunak ere aztertzea gustatuko litzaiguke.
Hiru hizlari izango ditugu saio bakoitzeko, eta bakoitzak, 15/20 minutu inguru izango ditu bere proposamen eta ideiak aurkezteko. Ondoren, eztabaida sustatzeko eta ekarpenak aberasteko discussant bezala arituko diren kolaboratzaileen txanda izango da. Honen ostean, adina denbora baldin badago, aretoko entzuleen ekarpenak jasotzeko asmoa ere badugu. Edonola ere, saioak grabatu egingo dira, etorkizunean material hori publikatzeko asmoarekin.

Azkenik, atsedenaldietan energia berreskuratzeko eta burua argitzeko kafea eta pintxoak izango ditugu. Bai goizez, bai arratsaldez.

Hau esanda, otsailaren 22an eta 23an Bilboko La Bolsa eraikinean hausnarketa eta eraikuntza kolektiboko egun hauek elkarrekin partekatzeko elkar ikustea espero dugu!

Jardunaldietan parte-hartzea nahi baduzu, espazioak kudeatze aldera, honen amaieran agertzen diren helbideei mezu bat idaztea eta zure izena ematea eskertuko genizuke.

Pedro Ibarra – Betiko Fundazioa– p.ibarraguell@gmail.com

Iago Lekue – UPV/EHUko Politika Zientzia Saileko kidea – iago.lekue@ehu.eus