Topaketa birtuala. Afrikako LGTBIQ+ pertsonen errealitatea ezagutzen

HASIERA: azaroa 16, 2023
BUKAERA: azaroa 16, 2023
NON: Online
ORDUTEGIA: 17h A 19h

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Topaketa birtual honen helburua da Afrikan LGTBIQ+ pertsonek bizi duten errealitateari buruz gogoeta egitea ikuspegi lokal eta global batetik, pentsamendu kritikoa sustatuz eta estereotipoak hautsiz. Nondik gatoz? Nora goaz? Eta, bidean… nola egiten dugu?

Horretarako Euskal Herriko eta Afrikako gizarte-eragile batzuk biltzea proposatzen dugu, LGTBIQ+ pertsonek bizi duten egoeraz hitz egiteko eta esperientziak partekatzeko, etorkizuneko erronkak zein diren elkarren artean aztertzearekin batera.

Topaketa honekin, beraz, hauxe lortu nahi da:

  • Ruandako LGTBIQ+ pertsonen errealitateei eta beharrei buruzko txostenaren konklusioak gizarteratzea txostenaren talde eragilearen (Aldarte, MMB eta Arde Kubaho) eskutik, eta parte hartu duten LGTBIQ+ pertsonei ahotsa ematea Ruandako bi LGTBIQ+ erakunderen bitartez (Other Sheep Rwanda eta Inclusive misión for Heath and Hope).
  • Gaur eguneko erronkak aztertzea, esperientzia-trukea eginez Afrikako LGTBIQ+ pertsonen inguruan Aldarteren eta Munduko Medikuak elkartearen eskutik, zeinak kontinente horretan, zehazki Senegalen, izandako esperientziak ekarriko dizkigute.

Jarduera hau “Indarkeria sinbolikoari eta sexu- eta genero-aniztasunari buruzko eraldaketa soziala sortzen ikuspegi lokal-global batetik hezkuntza, osasun eta unibertsitate eremuan. II. Fasea” izeneko proiektuaren harira garatzen da, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatzen du.

Modalitate: online

Ordutegia: 17etatik 19etara (Espainia) eta 18etatik 20etara (Afrika)

Programa

Plaza: mugatuak

Izena emateko epea zabalik egongo da azaroaren 16ko 12:00ak arte (Espainian) eta 13:00ak arte (Afrikan).