Topaketa: Ekofeminismoa: bizitza, gorputza eta lurraldearen defentsa (gazteleraz)

HASIERA: otsaila 21, 2025
BUKAERA: otsaila 21, 2025
NON: GETXO
ORDUTEGIA: 18:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Hitzaldi honetan teoria eta praktika uztartuko ditugu, ideiak eta bizipenak ere bai, ekofeminismoa lurraldearen defentsarako tresna gisa lantzeko. Yayo Herrerok eta Dalila Arguerak ikuspegi osagarrietatik partekatuko dituzte beren esperientziak, eta borrokei, gorputzei, lurraldeei eta feminismoei buruzko elkarrizketa elikatuko dute.

Horrela, Yayok egungo produkzio-ereduaren ikuspegi kritikoa emango du, eredu hori bizitzaren eta naturaren sostenguaren aurkakoa baita eta gure eko- zein interdependentzia etengabe ukatzen baititu. Bestalde, Dalilak bere esperientzia pertsonal eta politikoa partekatuko du, lurraldearen eta giza eskubideen defendatzaile gisa, Hondurasen meatzaritzako erauzketa-proiektuen aurrean. Lurraldearen ustiapenaren aurrean izan daitezkeen erresistentziak aztertuko ditu, eta emakumeek lurraren aldeko eta gizarte- eta ingurumen-justiziaren aldeko borrokak nola lideratzen dituzten sakonduko du.

 

Noiz? Otsailak 21, ostirala, 18:00etan
Non? GUrari, Emakumeen (guztien) etxea (Getxo)
Prezioa? Dohainik
Toki-erreserba? Sarrera librea tokia bete arte
Jarduera hau Getxoko emakumeen etxearekin batera antolatzen da

Hizlaria:

Yayo Herrero antropologoa, hezitzaile soziala eta nekazaritzako ingeniari teknikoa da; Trantsizio Foroaren bozeramailea; Garúa S. Coop. Mad. kooperatibako bazkide langilea da; ekologia sozialaren, feminismoaren eta gizarte-zientzien inguruko hogei libururen baino gehiagoren egile edo egilekidea, bai eta artikulu ugarirena ere; Hegoako edizio-batzordeko kidea. Ekologistak Martxan-eko koordinatzaile konfederala izan zen 2005etik 2014ra bitartean.

Dalila Argueta giza eskubideen eta lurraldearen defendatzailea. Hondurasko sareko eta Latinoamerikako defendatzaileen Mesoamerikako ekimeneko kidea. Basoa proiektuko kidea Arratiako bailaran. Duela 6 urte erbesteratu zuten, mendietako eremu babestuak eta horietatik sortzen diren hogeita hamalau ibaiak mehatxatzen dituzten meatzaritza-proiektuen aurrean egindako babes lanagatik. 6 urteko ibilbidea du inzidentzia politikoan eta erresistentzian dauden komunitateentzako laguntza-sareak sortzen.