HASIERA: urria 29, 2024
BUKAERA: urria 29, 2024
NON: Erabilera anitzeko gela. Simone de Beauvoir Elkarteen Etxea, San Ignacio de Loiola kalea, 2. Gasteiz.
ORDUTEGIA: 17:00-19:30
Gazteen eta GGKE-en arteko topaketa
Helburuak:
– Elkarrekin lan egiteko gakoen inguruan hausnartzea.
– Harremanak indartzea, elkarlanerako aukera berriak sortzeko.
Hartzaileak: GGKEak eta gazteekin zerikusia duten pertsonak edo entitateak.
Garapenerako lankidetza beti elikatu da eraldaketa soziala lortu nahi duten beste sektore batzuen ikuspegiarekin eta lanarekin. Geroz eta beharrezkoagoa eta estrategikoagoa da koordinaziorako eta sinergiak batzeko ahaleginak egitea.
Oraingo honetan, Topo eginez jardunaldirako egiten dugun proposamena eztabaida eta hausnarketa eremu bat sustatzea da, garapenerako lankidetzaren eta gazte elkarteekin zerikusia duten entitateen arteko loturen inguruan. Helburua eraldaketa sozialerako ekimen bateratuak sortzea da.
2024ko urriaren 29a
17:00etatik 19:30era
Erabilera anitzeko gela. Simone de Beauvoir Elkarteen Etxea, San Ignazio Loiolakoa 8, 2. solairua Gasteiz.
Izen-emateak: Urriaren 24ra arte luzatuta, egun hori barne: https://forms.gle/QhrRXGuhjcNUBkGV6
Informazio gehiago: 945 280 745 / araba@ongdeuskadi.org
Antolatzaileak: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala