Udako Ikastaroa UEU: BideGurutzean. Partaidetza komunitariotik elkarbizitza sustatzen

HASIERA: uztaila 3, 2023
BUKAERA: uztaila 3, 2023
NON: Eibar UEU (Otaola hiribidea, 1)
ORDUTEGIA: 08:45 - 13:30 h.

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa
Curso de Verano UEU: BideGurutzean. Partaidetza komunitariotik elkarbizitza sustatzen

Gizarteratzearen eta partaidetza komunitarioaren arloan egiten duzu lan?

Orduan BideGurutzean. Partaidetza komunitariotik elkarbizitza sustatzen ikastaroa interesgarria izan dakizuke!

Partaidetza komunitarioa funtsezko tresna da bizikidetza inklusiboagoa sustatzeko, rol-aldaketak ematen bait dira, horrek harreman-dinamika bidezkoagoak sortzen dituelarik. Horregatik, gizarteratze arloan lan egiten duten instituzio eta gizarte-erakundeentzat parte-hartzea sustatzea gaur egungo erronketako bat bilakatu da.

Jardunaldi honetan, Butroi Bizirik Trantsizioan, Cenderos, Gu Haziak Gara eta SOS Arrazakeria Gipuzkoako Etxeko Langileen taldeak, ikuspegi ezberdinekin bada ere (ekologismoa, feminismoa, eskubideen defentsa, herri-hezkuntza, gizarte-ekonomia), parte-hartzea bultzatzea ahalbidetzen duten praktikak ezagutaraziko dituzte.

Halaber, parte-hartzaileek beraien praktiketaz elkarrekin hausnartzeko aukera izango dute. Eta baita beraien esperientziak partekatzeko ere, denen artean gizartea eta gu geu eraldatzen jarrai dezagun.

Ikastaroa gure lurraldean gizarteratzea eta partaidetza komunitarioa bultzatzeko lan egiten duten pertsonei zuzenduta dago, bai instituzioetatik, bai irabazi asmorik gabeko erakundeetatik edo herri mugimenduetatik.

Ikastaroa euskaraz izango da eta aldi bereko itzulpena eta haurtzaindegi zerbitzuak eskainiko dira. Amaieran katering zerbitzua egongo da.

Ikastaro hau BideGurutzean proiektuaren barne dago, Emaús Gizarte Fundazioak eta SOS Arrazakeria Gipuzkoak bultzatuta, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesarekin.

IZEN EMATEA

https://labur.eus/W0G7k

EGITARAUA

8:45 – Harrera

9:00 – Ongi Etorria. Aurkezpena eta kokapena

Sheila Padrones Gil (Emaús Gizarte Fundazioa)

9:30 – Partaidetza komunitariotik elkarbizitza sustatzen. Mahai-ingurua

Paloma Martínez Pérez (Gu Haziak Gara Laguntza Elkartea – Aretxabaleta)

Tatiana Bellorin (SOS Arrazakeriako Etxeko Langileen Taldea – Errenteria)

Belén González (Butroi Bizirik Transizioan Elkartea – Mungia)

Marysol Amador (Cenderos – Costa Rica)

11:00 – Atsedenaldia

11:30 – Eta gure elkarteetan, nola bultzatzen dugu bizikidetza? Elkarrekin hausnartzeko dinamika

13:00 – Itxiera

Jone Urionaguena (SOS Arrazakeria Gipuzkoa)

13:30 – Mokadua