Erakusketa: Ukraina: Aro berriko guda zaharra

HASIERA: azaroa 20, 2023
BUKAERA: abendua 29, 2023
NON: Bilbao
ORDUTEGIA:

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa
Kartela Andoni Lubaki_Ucrania erakusketa

Erakusketa honetan Andoni Lubaki (Urretxu, 1982) argazkilari independenteak Ukrainako gatazkaz duen ikuspegia ezagutu ahalko dugu. Mundu osoko gatazka-guneetan erreportari aritzen da eta 2014az geroztik, aldian-aldian Ukrainara ere joaten da. Zuri-beltzeko argazki erakusketa honekin, gatazka giza ikuspegitik kontatu nahi du eta egungo egoeraren irakurketa kritikoa egiteko baliatu.

Begoñako Udaltegian egongo da urriaren 17tik azaroaren 16 arte, eta San Ignazio-Ibarrekolandako Udaltegian azaroaren 20tik abenduaren 29 arte; betiere, Bilbao Kulturaren Expodistrito programaren baitan.