HASIERA: maiatza 21, 2024
BUKAERA: maiatza 21, 2024
NON: Escuela de Ingeniería de Bilbao, P1G3
ORDUTEGIA: 18:00-20:00
Uretarako giza eskubidea interesatzen zaizu eta jakin nahi duzu nola gauzatzen den hainbat lurraldetan? Maiatzaren 21ean uraren eskubidea hainbat ikuspegitatik aztertuko dugu, testuinguruak eta usadio-ohiturek lotura estua dutela ulertuta.
Digna Martinezen bisita aprobetxatuz, Uraren Giza Eskubideari buruzko Jardunaldi Internazionalistak antolatu ditugu. Digna ADES Santa Martako zuzendaria da, ISF-MGIko tokiko bazkidea Santa Martan, El Salvadorreko landa-komunitatean, eta gurekin izango da hamar egunez Maiatzean.
Jardunaldi honek hainbat esperientzia komunitario jarriko ditu elkarrizketan. Guztiak testuinguru oso desberdinetakoak. Digna Martínezek artikulazio komunitarioa azalduko du El Salvadorreko ur-batzarren bidez, Tateh Lehbibek saharar herriak urarekin izan duen harremanaren eraldaketa partekatuko du, eta Alpha Oumarrek prestakuntza-prozesuen indartzean jarriko du arreta, neurrigabeko azpiegitura eraikitzearen aurrean, Ginean – “mendebaldeko Afrikako ur-iturria” –.
Saioa Eskolako igogailuaren bidez eskura daitekeen gela batean egingo da. Urrun bizi bazara eta etorri ahal izateko laguntza behar baduzu, esaiguzu. Era berean, informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Honez gain, gonbidatuen esperientzietatik ikasteko zuen puntualtasuna eskertzen dizuegu.
Azkenik, izena emateko (leku mugatua egongo da) eta saio honetaz gozatzeko moduaz informatzeko, idatz iezaguzu bilbo(arroba)euskadi.isf.es helbidera.
Zuen zain geratzen gara!
Saioa: [Jardunaldia] Urarekiko giza eskubidearen inguruko esperientzia komunitarioak. Hegoaldeetako esperientziak lotzen
Hizlariak: Digna Martínez (El Salvador), Tateh Lehbib (Sahara) eta Alpha Oumar (Ginea)
Data: maiatzak 21, asteartea
Ordua: 18:00 – 20:00
Lekua: Bilboko Ingeniaritza Eskola, P1G3
Hizkuntza: Gaztelania