HASIERA: uztaila 3, 2023
BUKAERA: uztaila 4, 2023
NON: Online
ORDUTEGIA: 16:00
Datorren astelehenean, uztailak 3, agroekologia, trantsizio ekosoziala eta Andeetako eskualdeko proposamen alternatiboen esparruan duten garrantziari buruzko nazioarteko webinarra egingo da.
Hizlariak izango dira: Amets Ladislao, EHNE Bizkaia Nekazaritza Sindikatuko kidea (Via Campesinako kidea) eta Etxaldeko Emakumeak elkarteko kidea (Euskadi); Roberto Guerrero, Sur-Siendo Redes y Sabores bidezko merkataritzako kooperatibakoa (Ekuador); Lorenzo Soliz, IPDRSkoa eta Amazoniako Foroko koordinatzailea (Bolivia); Andres Rimsky, La Molina-UNALM Nekazaritza Unibertsitate Nazionalekoa (Peru), eta Álvaro Idárraga, Comparte sareko idazkari exekutiboa (Kolonbia).
Ordutegia eta transmisio-lotura
Nazioarteko online mintegi hau 16:00etan hasiko da (09:00etan Kolonbia, Ekuador eta Perun; 10:00etan Bolivian) eta bi orduko iraupena izango du. Esteka honen bidez mintegia jarraitu eta programa osoa kontsultatu ahal izango da:
Jarduerak eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesa du, eta Hegoak (UPV/EHU) antolatzen du, Caliko Javeriana Unibertsitateko Kulturarteko Ikasketen Institutuarekin (Kolonbia), Hego Amerikako Landa Garapenerako Institutuarekin (Bolivia), Limako San Markos Unibertsitate Nagusiko Gizarte Zientzien Fakultateko (Peru), eta ESSP Mintegiarekin eta Ekuadorko Unibertsitate Zentralarekin (UCE, Quito).