VANDANA SHIVA “Eko apartheid-etik Amalurraren demokraziara”

HASIERA: maiatza 27, 2024
BUKAERA: maiatza 27, 2024
NON: Carlos Santamaria, EHU-UPV Donostia
ORDUTEGIA: 18:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Vandana Shiva aktibista indiarrak hitzaldi bat emango du maiatzaren 27an, astelehena, 18:00etan Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroko auditorioan, Donostian.

Hitzaldiaren izenburua da: “Eko apartheid-etik Amalurraren demokraziara.”

Vandana Shiva (1952, India) Fisika Zientzietan doktorea da. Mundu mailako ekologista, feminista eta filosofo ospetsuenetako bat da. Neoliberalismoaren aurkako ekintzaile sutsua eta, egun, jatorrizko herrien eskubideen alde borrokan dihardu. Halaber, emakumeekin eta Amalurrarekin ezbairik gabeko konpromisoa du. Izan ere, filosofak ulertzen du izaki ekodependenteak eta elkardependenteak garela.

  • Hizkuntza: Ingelesa (aldibereko itzulpena euskaraz eta gaztelaniaz)
  • Sarrera librea da lekua bete arte.