VII. Heziketa Topaketa: Bakeari begira heztea

HASIERA: maiatza 29, 2024
BUKAERA: maiatza 29, 2024
NON: Gasteiz
ORDUTEGIA: 09.15-14:00

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta eLankidetza- Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailekoa, VII. Heziketa Topaketa egingo dute, hurrengo asteazkenean, maiatzaren 29an, Gasteizko Berritzegune Nagusian. Bertan, hezkuntzaren bidez bakea nola jorratu azalduko da, eta Mendebaldeko Saharari, Palestinari edo Euskadiri lotutako esperientziak partekatu dira.

Jardunaldiak honako galdera hauek izango ditu hausnarketa ardatz gisa: Zer nolako eragina du gerrak gure ikasleen egunerokotasunean? Zein izan beharko litzateke hezkuntza-komunitatearen rola etorkizuneko gizarte baketsu baten alde lan egiteko? Konplexutasun eta ziurgabetasun handiak dituen mundu honetan, bakearen kulturak oso rol garrantzitsua du gure garaiko erronkei aurre egiteko: desberdintasun soziala, larrialdi klimatikoa edo gerraren gorakada bezalako erronkei aurre egin behar diegu. Horren aurrean, hezkuntza erabakigarria da bakea sendotzeko eta gizartea eraldatzeko.

Heziketa Topaketa bakearen kultur hezkuntza eraldatzailerako aurkezpenarekin eta testuinguruaren kokapenarekin hasiko da Maria Oianguren, Gernika Gogoratuz-eko zuzendariaren eskutik. Amaia Goenagak, Gogora Institutuko teknikariak, memoria, bizikidetza eta giza eskubideen inguruan landutakoa aurkeztuko du, eta Lur Olabarrik, hezkuntza aholkulariak, bizikidetza positiboa eta aniztasunerako espazio seguruak eta heldulekuak sortzeko garrantziaz hitz egingo du.

Ondoren, hainbat ikastetxek eta GGKEk haien esperientziak aurkeztu dituzte: Gloria Guzmánek, Hegoa Institutuko kideak, giza eskubideen eta Mendebaldeko Sahararen arteko lankidetza lana aurkeztuko du; Blanka Ruiz eta Oihan Martirena, hezkuntza eremuko gatazken kudeaketan Zapalduon antzerkiaren erabilera azalduko dute; Macarena Arrietak, UNRWA Euskadiko kideak, komikiaren bidez kultura eta genero estereotipoekin nola hatsi azalduko du , eta Maialen Azkarraga, Otxandioko eskolako irakaslea, BIZIKASI programaz arituko da.

Bakearen kultura lantzeko materiala

eLankidetzak gida pedagogiko bat argitaratu du María Oianguren eskutik, hezkuntza eraldatzaile baterako bakearen kultura lantzeko. Gida bideo batek laguntzen du, gizarte baketsuak sortzeko hezkuntzaren garrantzitsua eta zer den azaltzen duena.

eLankidetza eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak urtero antolatzen dute Heziketa Topaketa. Helburua da hezkuntza munduko eta GGKEetako eragileen arteko trukea sustatzea, gizarte-eraldaketarako hezkuntzan lan egiteko esperientziak partekatzeko. Zentzu horretan, eLankidetzak ikus-entzunezko materiala eta gidak argitaratu ditu, hala nola parte-hartze inklusiboa, hezkidetza edo teknologien erabilera inklusiboa latzeko.