VII. Mintegia Hezkuntza, Arteak eta Herritarrak: Arte-hezkuntzaren oraina eta etorkizuna

HASIERA: maiatza 28, 2024
BUKAERA: maiatza 28, 2024
NON: BBK Kuna, Bilbao
ORDUTEGIA: 9:00 - 13:30

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

UN Etxea – UNESCO sustatzeko Euskal Herriko Elkarteak bat egin du Arte Hezkuntzaren Nazioarteko Astearen ospakizunarekin, horretarako Hezkuntza, Arteak eta Herritarrak Mintegiaren VII. edizioa antolatuta. Mintegia arte-hezkuntzari buruzkoa da, egungo eta etorkizuneko ikuspegitik begiratuta. Jardunaldia 2024ko maiatzaren 28an izango da, asteartea, 9:00etatik 13:30era, BBK Kunako Ganbara Aretoan (Urazurrutia, 3, Bilbo).

 

Mintegi honen bidez adierazi nahi dugu adierazpen, esperientzia eta irakaskuntza kultural eta artistiko ugari izatea funtsezkoa dela bizitza kulturalarekin eta arteekin lotutako eskubidea betetzeko; alegia, funtsezkoa dela bizitza kulturalean eta arteetan parte hartzeko, horietan laguntzeko eta horietaz gozatzeko. Izan ere, horrek, aldi berean, norbanakoaren eta gizartearen ongizaterako ateak zabaltzen ditu. Horretarako, besteak beste, bermatu behar da eskolan kultura- eta arte-hezkuntza emango dela, behar bezala eta dagokionean, eta, gainera, kalitatezko hezkuntza formala, ez-formala eta informala proposatu behar dira, kulturari eta arteei lotutako bokazio eta ibilbide profesionalak sortu eta errotu ahal izan daitezen, besteak beste, eduki kultural dibertsifikatuak emanez.

 

Zer ari gara egiten gure lurraldean, Euskadin, arte- eta kultura-hezkuntzaren esparruan? Ari al gara kultura- eta arte-bizitzan pertsona guztien parte-hartzea sustatzen? Bermatuta al dago kalitatezko arte-irakaskuntzetarako sarbidea bizitza osoan zehar? Hezkuntza-espazioak ari al dira kultura eta arteak ahalik eta gehien txertatzen, sormena, espiritu kritikoa eta kultura-aniztasunaren balorazio positiboa sustatzeko?